Hasiera horria-Inicio

Pedidos
Historia
Consejos
Diccionario
Donde estamos
Enlaces
Centenario
Escaparate
Bai Euskarari kanpaina
Diseinua/Diseño: Dabid

2003 urtean, MENDEURRENAREN opsakizunaz prentsan agertutako artikuluak..

Fundada en 1.903, artículos de prensa realizados con motivo de la celebración de el CENTENARIO, el año 2.003


BERRIA

Gora / Arriba

IRUTXULO




Mende bat harien erresuman:

2003. urtea berezia da oso Eskulanen Etxea.la Casa de labores dendarentzat, ehun urte beteko baititu aurten. Urte hauetan guztietan, hainbat langile aritu dira bertan eta dendaren egoitza edota izena bera aldatu egin dira. Dena dela, aldaketak aldaketa, eskulanen erreferente da Donostian. Maria Concepcion eta Maria Arrieta ahizpek, 1903an, "Concha y Hermanas" denda zabaldu zuten Narrika kaleko 23. Zenbakian. Hala ere, bereala joan ziren Elkano kaleko5. Zenbakira, eta gaur egun, Eskulanen Etxea-La Casa de labores izenarekin, dendak bertan jarraitzen du. Lehen urteetan Arrieta ahizpak izan ziren dendako nagusiak, harik eta ilobak,
Concepcion Arrieta Lizarribarrek, 1947an lekukoa hartu zien arte. Concepcion izan zen dendaren arduraduna lau hamarkada luzez. Azkenik 1990ean . Concepcionen seme-alabek hatu zuten denda.Gaur egun, bordatuak, tapizak, eskulanak, alfonbrak, ehuna eta artilea saltzen dituzte: botiak, kremailerak, orratzak, guraizeak, krisketak… .Hasieran, dendako tailerrean, bordatuak edo marrazkiak egiten ikasteko aukera zegoen. Urteen poderioz, ordea, saltokia tailerrari lekua kenduz joan da, eta egun , ez dute eskolarik ematen. Hori bai, bezeroei lanak egiten lagundu ohi diete.Ehun urte, hamaika istorio
Ehun urte hauten Elkano kaleko dendan lan egindako hainbat lagun gogora ekarri nahi izan ditu egungo arduradunetako batek, Kontxi Aldalurrek: "batik bat, Pakitari eta Pepitari estimazio haundia diegu, urte asko pasatu baitzituzten gurekin. 16 urte zituztela sartu ziren dendara lanera eta oso berandu erretiratu ziren".
Betidanik euskaltzaleak izan dira denda honetako arduradunak eta behin, Espainiako erregina Maria Cristina dendara sartu zitzaienenean , Erregina dator, erregina dator" Euskaraz esan zutela nabarmendu digu kontxik. Beste zenbait pertsonaia ezagun ere izan dira dendan, tartean Franco dikatdorearen emaztea bera: " Dirudienez, bordatze lanak eta horrelakoak gustatzen zitzaizkien emakume haiei, eta horregatik etortzen ziren dendara", dio Kontxik.Gaur egun, eskulanei erromantizismo hutsagatik eusten dietela aitortu digute dendako arduradunek: "Gurera datozen bezeroak oso fidelak dira eta gipuzkoa osotik etorri ohi dira". Bestalde, garai berri honetara egokitzen jakin dute (www.casalabores.com) . Bertan , denetatik aurki daitek: aholkuak , erakusleio birtuala eta baita jostunentzako gaztelania-euskara hiztegi txiki bat ere. Beste ehun urte beteko ahal dituzte!.

DIARIO VASCO

Gora /Arriba

Buscador